Onintza Enbeita.
BIRA

Besoak gora

2023ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Ikusi ditut sare sozialetan Osakidetzako garbitzaileak besoak jasota, eta negarra atera zait. Bost urte hitzarmen duinaren atzetik ibili eta gero, lortu egin dute. Gehiago izango dute lortzeko, baina poza ematen du langile horiek guztiek poza nola ez duten ezkutatzen ikusteak. Borrokak salbatuko gaituen adibidea baino ez da berez, baina ilusioa transmititzen du: esperantzagarria da. Halakoxe pozez ikusi nituen Pello Bilbaoren irudiak ere: besoak gora jasota, pantailatik ulertu ezin nituen oihuak ahoan. Irabaztearen poza, lagunaren hutsunea, emozioa eta tenple onez hitz egiteko gaitasuna transmititu zituen. Ez naiz ni bereziki txirrindularitza zalea, baina nik ere jaso nituen besoak momentu batean Pellorekin batera, eta jaso nituen besoak Osakidetzako garbitzaileekin batera ere, nahiz eta ez dudan haien borrokan ekarpenik egin.

Badira gure sentitzen ditugun gauzak eta kausak. Gauza irrazionalak dira, baina badute logika. Izan ere, Osakidetzako garbitzailerik gehienak, irudietan agertzen direnak behintzat, emakumezkoak dira. Pello Bilbaok, berriz, Tourrean bere ostetik gelditzen den txirrindulari bakoitzeko euro bat emango zuela esan zuen BaSOS elkartearen proiektuak gauzatu ahal izateko. Zure barku berean doan jendea besoak jasota ikustea plazer handia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.