Onintza Enbeita.
BIRA

'Bibby Stockholm'

2023ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Lurrean zeudenekin nahikoa ez genuenez, itsasoan ere kartzelak eraikitzen hasi gara. Erresuma Batuko Gobernuarentzat garestia da asilo eskatzaileak hoteletan mantentzea, eta itsaso gainean egongo edo ibiliko den plataforma batean sartuko ditu denak. 222 gela izango ditu kartzela-itsasontziak eta han egongo dira pilatuta gobernuak hartu nahi ez dituenak. Bai, hartu nahi ez dituenak. Haien bizitza errazteko asmo txikienik balu, edozein gobernuk izango zukeen egoera konpontzeko aukera. Asiloa behar dute, eta asiloa gobernuak ematen du. Paperak beharko balituzte, paperak ere gobernuak ematen ditu. Beraz, nahi izango balute, asilo eskatzaileei hotela ordaintzeak sortzen duen gastua aspaldi kenduko zuten.

Han dago itsasontzia Portlandeko portuan bere patio eta guzti. Eta batek pentsatzen du ea zer pentsatuko zuten hura eraikitzera behartu dituzten langileek. Ez dakit eraikitzen ari zirenari ezeren antzik hartuko zioten, baina behin amaituta, H bloke haien antza dauka goitik begiratuta. Gizateria zuri aberatsak mundu guztia ustiatu eta izorratu du, eta berdin izan dio itsasoa gorpuz betetzeak. Orain, antza gorpuetara ohitu garenez, ur gainean flotatzen duen kartzela eraiki dute. Ez dakit zer izango den hurrengoa, baina ezin duzue pentsatu ere egin zelako beldurra ematen didan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.