Onintza Enbeita.
BIRA

Bogan

2022ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Libreak garela esanez betetzen dugu ahoa, baina ez dakit nik zer gustatzen zaigun aukeratzeko ere badugun aukeraren bat. Jartzen da modan hau edo beste, eta hor joaten gara denok inork ez dezan esan halakotan egonez denik, edo bestelako probatu ez duenik. Horren adibide da Gernikan zesta-puntaren inguruan sortu den olatua. Ezer gutxi dakit zesta-puntaz teknikoki, baina badakit azken urteetan Gernikako frontoi handia betetzea lortu dela urtean hainbat bider. Hori ez da besterik gabe gertatu, jakina. Horren alde apustu bat eta hari dagokion ahalegina egin dira. Mirestekoa da erabat hustutako frontoia nola betetzea lortu den, mirestekoa da nola jarri duten bogan zesta-punta. Izan ere, gaizki begiratzen digute oraindik partida batera ere iritsi ez garenoi. Winter Series hasi da, zerbait ari da gertatzen astelehenetan, eta gu lanetik etxera! Frontoira joan egin behar da orain. Lehen frikiak baino ez ziren joaten, orain frikiak dira ez doazenak.

Ezer ez da perfektua, hala ere. Bogaren bogan ere, hondoratu egin daitezke ontziak. Flotatzen jarraitzeko etorkizuna behar da eta etorkizuna belaunaldi berriengan dago. Ea bogan jartzen diren neska-mutilen barikuetako zesta partidak ere. Ea giroaz gozatzen ikasten duten handiegiak izatera itxaron gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.