Onintza Enbeita.
BIRA

'Egunkaria'

2023ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Guardia Zibila, epaile arrotzen aginduak, prezintoa gurutzean jarrita, ate itxiak, elkarretaratzeak, manifestazioa, epaileen aurreko agerraldiak, torturaren beldurra, tortura salaketak, berriro hasi beharra, Euskaldunon Egunkaria gabeko lehen goizak, Egunero-ren irteera, ezin sinetsia, zentzurik gabeko akusazioak, lan egin nahi eta ezina, frustrazioa, inpotentzia, gureak ez ziren lokal eta geletan hartutako erabakiak, goizero erditzen ginen zera haren lapurreta, lagunen atxiloketak, elkartasuna, maitasuna, bilerak, erlojuaren kontrako borroka egunkari berria sortzeko, txosnak, pegatinak, akzioak, nekea, egunkari berria, zerotik hasi nahi eta zerorik ez izatearen sentsazioa, geneukana hobetu beharrean berria sortzen jarri beharreko indarra, kartzela, ilusioa, taldea, absoluzioa, kendu zigutena berreskuratu ezingo dugun sentipena, mina erreparatu ezin duten epaiak, minbiziak.

Hogei urte pasatu dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Ez zen halakorik egiten ziguten lehen aldia. Askotan eman digute aditzera, ETAren aitzakiapean, egin diguten guztia merezi izan dugula. Bada, ez. Errelatoaz eta biktimez ari garenean, kontatu egin behar genuke, nola, borroka armatuaren aitzakia erabili duten herri izaten laguntzen diguten proiektuak suntsitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.