Begirunez troxatzen dugu mundu sufritu honekiko harremana. Hunkidura egoera batekiko erreakzio antzera definitzen da, kanporatzen den barne ihardukitze gisa, hots. Batzuen negarrak sumatzen ditugu eta besteen kokots zimurtuak. Emozioak berehala transmititzen dira eta errealitatearen interpretazio ezberdinen bideak urratzera behartzen gaituzte. Gainera, gobernariek eta saltzaileek emoziorik intimoenak manipulatuz kontrolatzen dute inguruan duten jende masa.
Gazako sarraskiez edo emigranteen emariaz mintzo garenean, adibidez, emozioa dugu lehenesten, europar herritarrak garen neurrian kondeszendentzia edo biguntasun zerbaitetara eramaten gaituen emoziorik xaloena azkenean. Hau ere egia da: bakarretan, emozioen kontzientzia onak funtsezko zinismoa gordetzen du.
Justuki, gaur, usteak inarrosteko, Baionako Biltxokon dira Txomin Hegi eta Janine Urruty antzezleak, bai eta Pantxis Bidart musikaria ere, arratseko zazpietatik aitzina, Eric Fottorinoren Eguneko Arrantza testu zatiak irakurtzeko eta, menturaz, migrazioez beste ikustera garratzago eta errealago baten emateko.