...bainerabila airean ainara bezala» dio gure kanta zaharrak. Gaztetasunaren betirako arintasuna guretu nahiko genuke, kirola eginez, kosmetika geruzak gorputzean hedatuz edo soilik egunkarien azken orrialdeetan agertzen diren sudoku karratuak beltzatuz. Gehienok memoria eta larrua zaintzen ditugu bereziki, eta batzuek, diru askoren trukean, operazio estetikoak hitz hartzen dituzte erietxe pribatuetan. Baina urteak aitzina doaz, geldirik gabe, azalak zimurtuz, hatsa laburtuz eta zahartzearekin batera gureganako desioaren indarra ahulduz.
Greziatik berri harrigarria jin zaigu: Giorgos Mazonakis abeslari famatua zendu da duela hiru aste, «gaztetzeko klinika» batean jasan tratamendu baten ondotik. Bihotzekoak eman dio, adinaren aurka borrokatzeko egokia omen den eta odola garbitzeko egin dioten plasmaferesia entzutetsuaren ondorioz. Polizia ari da Mazonakisen heriotza ikertzen. Kantariaren destinoaz axolatu diren ustezko medikuek ez zekiten desfibriladore soil bat nola erabili ere.
Klinikaren bi arduradunak dagoeneko Atenasko kartzelan zahartuko dira!