Onintza Enbeita.
BIRA

Genozidioa

2023ko urriaren 11
00:00
Entzun
Gazako irudiek urdaila estutzen dute. Baina ez oraingoek bakarrik. Urteak dira palestinarren bizitzak ezinezkotu egiten dituztena. Batetik, Israelgo soldaduak daude tiroka, euren kontrol puntu eta guzti; bestetik, kolonoak. Eta guztien gainetik komunitate internazionala, beste aldera begira. Israelek ez du nazioarteko erresoluzio bat bera bete, eta zer gertatu zaio? Palestinarrek ez dute itxaropenik ere. Haien desesperantzari eutsi ezinik munstroari eraso egin diote, eta orain demokraziaren defendatzaileak agertu dira terrorismoa gaitzesten eta zibilen aldeko aldarrikapenak egiten. Hipokrisia hitza labur gelditzen ari da.

Israelgo Barne ministroak esan du animaliak direla Gazan bizi direnak, eta hala jokatuko dutela. Ez zuen esan Hamasen kontra egingo dutenik: palestinar guztien kontra antolatu dute genozidioa. Eta ez du balio esateak horiez dela genozidioa, edo genozidioa dela besteez dakit zer. Zure herria kartzela bihurtu eta bertan bizirauteko behar duzuna ukatzenbadizu zure lurra osten ari zaizun gobernuak, zu eta zure herritarrak akabatu nahi dituelako da. Eta horretan ari dira. Disimulurik gabe. Herrialde demokratak terrorismoaz, Hamasez, zibilez eta ez dakit zer gehiagoz hitz egiten ari diren bitartean, Israelgo Gobernua palestinar guztiak hiltzeaz ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.