Itxaro Borda

Hernani

2025eko uztailaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Victor Hugo handiak 1830ean aurkezturiko Hernani izeneko antzerkiak erromantikoen eta klasiko zaleen arteko pataska famatu baten ildoa ireki zuen. Balzacek, adibidez, suge-saltsan busti lumaz egin zion kritika garratza. Baina ez nator teatro puska hori oroitaraztera, baizik eta Gipuzkoako Hernani hirian bertan, duela zenbait egun, piztu den pataska larriaren berriak nigan sortu duen zirrara aipatzera: Jondoni Joaneko gauean hernaniar gazte talde batek zortzi bat magrebtar ehizatu eta zafratu zituen. Alkohola eta ideologia nazionalista uztartzen direnean behialako antzerkiak mingots bihurtzeko arriskua dauka...

Abertzaleon kulturan, gaitz eta min guzien iturria da kanpotarra: gazteentzat diren etxebizitzak diru-truk ebasten dituzte, iparraldean BN alderdiarentzat bozkatzen dute, euskaldunok eskuin muturrari boza emateko gai ez bagina bezala, gure burujabetasunerako eskubidea zalantzan jartzen dabiltza eta ez dute euskararik ikasten integratzeko beren nahikunde eza argi utziz. Diskurtso nazionalisten azken muga xenofobia letala da, eta, muga hori gaindituz gero, edozer gerta daiteke, Chicagon, Parisen edota Hernanin!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.