Itxaro Borda

Idazteaz

2026ko azaroaren 1a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan egun batez irakurri nituen Ian McEwan (1948) ingeles idazlearen adierazpen ederrak ekarriko ditut igandeko prediku honen lerroen hazkurri. Honatx: «Idaztea sexua, kokaina edo kasinoetako jokoa baino anitzez hobeagoa da, norbere buruaren abandonatze totala. Ez dakit zein filosofok zioen 'haurra bere jokoetan itoa bezala' dabilela izkiriatzen duena...». Segitzen du erranez bere bizitza ez duela sekula idazketarik gabe irudikatu, horrela gertatu balitz funditze edo andeatze penagarria baizik ez zatekeela erantsiz.

Bere idazle-bide osoan ironia sakona landu duen izkiriatzaileak Jakin dezakeguna nobela distopikoa plazaratu berri du. 2119an korapilatzen da eleberria, lurreko atmosferak hoztu dituzten bizpahiru istripu nuklearren giro apokaliptikoan. Irririk ez da hosto horien artean, baina sortzaileak ez du optimismoa galtzen. Ingelesa izan behar da ez etsitzeko.

Bat nator McEwanen agerpen honekin, nik ere, kokainaz eta jokoaz aparte, idazkuntzak dakarren betetasun fisikoa balioesten dudalako, baina daitort, gustatzen zait halaber, maite dudan andrearen aldamenean idaztea... 

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA