Itxaro Borda

Igandeak

2026ko urriaren 18a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Asteko egunak abiadura handian biribilkatzen ditugu, agendak beltz-beltzak dauzkagu eta estresaren mugetan gabiltza. Igandea datorrenean aldiz ohean nagitzen gara berandu arte Bach entzunez, kirol apur bat egiten dugu eta siesta luzea ETB Kantxa hasi artean. Antsia elikatzen duten berriak ere baztertzen ditugu. Igandeetan denda eta lantoki gehienak zerratuak dira gainera, Jainkoa bera mundua sortu zuen zazpigarren goizean pausatu zelako aitzakiarekin.

Naturalizatua bezala den erosteko jaidurak ezeztatzen du igandeetako soseguaren kontzeptua. Eta funtsezko gogoeta ildo bat irekitzen zaigu galdera honekin: baliorik ba al du moltsarik, musarik, banku txartelik erabili gabeko egun batek, espazio eta denbora publikoak monetarizatzen diren garai hauetan? Kontsumismo frenetikoa asperdura mortalaren kontrako erremedioa dela ondorioztatzen dute psikologia sozialaren alorrean ari diren espezialistek.

Tomas Bernhard zenak (1931-1989) idazten zuen behiala, asperdura kolektibo horrek eramango gintuela igandeak banalizatzera, eta uste dut adiskide irakurle, horretan gaudela bete-betean!

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA