Ainize Madariaga

Itsasuko ura

2023ko azaroaren 23a
05:00
Entzun

Ministroek baliatu bide duten mahai obaloa inguratu dute enpresaburu gaiek Lapurdiko gela batean. Denak emazteak. Bakoitza bere bideari so bada ere, epizentroan gero eta nabarmenagoa da elkarren arteko sustengua eta konplizitatea; berritasunaren norabidearen balizko noraeza baitute denek iparrorratz.

Hitza hartu du gazte batek, ziurgabetasuna mendratzeko xedez. Frantses militar baten bikotekidea omen da eta «eskualde» honetan lur hartu dutela bizitzeko. Haren lana etxeen barneak apaintzean datza.

Alta, bertzeengandik ezberdintzeko, «tokiko identitatea» nabarmentzeko estiloa garatzen ari dela azpimarratu du fierki. Eta, gune turistifikatua denez, araberako bezeroak hartu ditu ikusmiran: oporretarako etxeen estetikaz arduratuko omen dela. «Kresal» giroa kausitu nahi du kostaldeko etxe barne horietan. Gatzak umidura nola, honek ere xurgatu du umilitatea. Bere herriko urez lainoztatuko du Euskal Herriko baratzea, eta honetatik elikatuko da. Kresal-ur hori frantzimenten autentikotasunaren gisan, geruza fin eta itogarria da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.