Itxaro Borda

Itsuskeria

2025eko irailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uda honetan, berri ilunetatik urrun egon gara. Ni, nire harpe zokoan eta zu, Laidako hondartzan, aire eta eguzki hartzen. Baina, hala ere, albiste terrible batzuek harrapatu eta hormatu gaituzte: «NBE erakundeak gosete izendatu du Gazako janari gabezia» irakurri dugu izparringi honen agorrilaren 23ko edizioaren lehen orrialdean. Mater Dolorosa antzeko argazkiak min egin digu. Berehala entzun dugu Netanyahu: goseterik ez da, baizik eta Hamasek sustatzen eta kudeatzen duen antisemitismo olde ahalkegarri bat.

Antisemitismoa arazo larria da, Netanyahuk kontzeptua manipulatu beharrik gabe ere. Eta hori da egiten duena, armada eta bere gobernua Gazako zerrendan kudeatzen duen sarraski humanitarioa justifikatzeko. Dioenaren arabera, badirudi Israelek mundu osoa aurka duela, bostehun mila gazatar elikadura gabezia egoera izugarrian dauden bitartean. Irudiak debekatuak dira, iritziak eta salaketak berdin. Ukraina erasotzen ari den Errusia kritikatzen ahal da, baina ez Israel, Gaza, eta laster, Zisjordania, mapetatik ezabatzeko eta hondartza gisa moldatzeko indar itsua ausaz erabiltzen duenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.