Itxaro Borda

Kontzientzia

2026ko irailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Suteek, uda guzian zehar, ikatzez, kez eta hautsez emokatu dute Europa mendebaldeko mutur hau. Pentsa daiteke gertatuaren ondotik kontzientzia ekologiko zerbait ernalduko dela, baina tirrit… aburu ikerketak irakurtzen baldin badira, agertzen da jendeak ez duela klima aldaketaren, idortearen edo pestizidek osagarria nola baldintzatzen dutenaren kontzientzia izpirik. Botoa emango dugu traba eta eragozpen gutxiena hitzemango digun eta egoeraren larritasuna ukatuko duen edozein malurraren profeta baten bati…

Alta badakigu aspalditik, gorago zerrendatu gaitzak ez direla ondoriorik gabeak. Beroketa orokorra ongi dokumentatua da, uraren banaketa injustuak gerlak haziko ditu eta, merkaturatu orduko, molekula kimikoen letaltasuna ezaguna da. Piromanoek ere jakin badakite lehorteak trinkotu oihan baten hegiko sasietara zigarrokin erdi hila botatzen baldin badute zer pasatuko den… Teknologia baliabiderik aitzinatuenen garaian, buruzagien eta herritarren itsutasuna espektakularra da, baina gehiengoak egoera ezeztatzen baldin badu zer egin dezake izaki bakun baten borondateak? Hauxe da galdera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA