Itxaro Borda

Lainopetik

2025eko irailaren 23a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Batzuetan asteburua euskal aditza bezain trinkoa den laino artean pasatzeak argitzen dizkigu ideiak: ez da deus ikusten, baina fisikoki sentitzen da dena hor dugula inguruan, behar dugun guzia direla Idopil, bipil eta sotil, haranak, oihanak, lekuak, bidexkak, ardiak eta behiak alabaina, larrazkeneko lehen euri xortak, adiskideak eta Sabinoren etxolan, goizeko hamaiketan, emokatu arte, partekatu gasna puskak.

Iratiko basoaren muinean ginen egun hauetan, mundutik urrun irudiz, alta mundu mindu horren erdi-erdian. Seinalerik ez zegoen, baina jendeen arteko sareak ederki funtzionatzen zuen, Orbaitzetako munizio-olaren aitzinean eta Mikel Zabaltzari eskaini oroigarriaren artean, Patxiren kefir arrosak Gazan gertatzen ari den sarraskiari lotzen gintuela. Lainoak, gero, zauriak jabaltzeko bezala, lurreko bazter hurbil bezain hunkigarri hauek oro troxatzen zituen.

Elhusaroko gasna jaten dugu jagoitik, goiz, arrats eta eguerditan, Itolatz errekako urek eraman aitzin, eskerronez eta beharbada maitasunez ere bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!