Onintza Enbeita.
BIRA

Lotsak emateaz

2023ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Errespontso ederra bota dio Shakirak Gerard Piqueri. Ona iruditu zait bere miseriak kantuz aireratzea. Pentsatzen dut kantari askok egin izango zutela; akaso bertsolariek ere bai. Ez zait justua iruditzen, ordea, zurekin gaizki portatu den bikotekideari lotsak ematerakoan oraingo bikotekidea gutxiestea. Esan nahi dut, Shakiraren arazoak ez luke futbolariaren oraingo neska-lagunarekin zerikusirik izan behar, ez luke bere burua harekin konparatu behar eta ez luke hura gutxietsi behar. Ez du horren beharrik. Badakit sentipen humanoak direla, eta guztiok sentitu ditugula tarteka. Edozelan ere, zure seme-alaben aita zurekin dotore ez portatzeak edo ganorabakoa izateak ez du haren bikotekidea harekin berdintzen. Ez dago beharrik Ā«orain bai zaudela zeure neurriko pertsona batekinĀ» esateko zure bikotekide ohiari, zu hura baino pertsonagoa zarela esateko.

Askotan esaten digute emakumeok jeloskorrak garela gure artean, eta gizonak baino gaiztoagoak izaten garela beste emakume batzuekin. Sentimendu guztiak dira zilegi eta urdailean korapilatzen zaigun amorru guztia askatzeko eskubidea daukagu, baina ez genieke gure gainetik alkandora zimurtu gabe pasatu nahi dutenei arrazoirik eman behar. Ederra da milioika lagunek jainkotzat daukaten zure senar ohia bere lekuan uztea: bera, besterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.