Itxaro Borda

Memoria toxikoak

2026ko apirilaren 15a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

XIX. mendean eraiki den sistema kolonialak oroitzapen larriak utzi ditu ustiatze sare horrek iraun duen artean, nahiz eta dakigun biolentzia horren atzamarrak indartsu direla gaurkoan ere gorputz eta arimetan. Gurean barne. Egoeraz baliatu da Frantzia adibidez, 1960ko hamarkadan zehar, Saharako mortuan entsegu nuklearrak egiteko, inpunitate osoan. Saioen lekorako zaborrak ageri dira oraino, kamioi militar herdoilduak adibidez, erradioaktiboak guziak bistan dena… Sekretu-defentsa zigilupean sailkatua da desertua luzerako kutsatu duen historia hori.

Duela gutxi, Frantziak eta Europako herrialde gehienek abstentziora jo dute NBEko batzar nagusian «esklabutza eta itsasarteko jende trafikoa humanitatearen kontrako krimenik larrienak» izan zirela ebazteko orduan. Antillesetako gure haurrideek azkarki salatu dute bozka hau, esklabutzaren ondorioek egungo ezberdintasun soziokulturalen egiturak baldintzatzen dituztelako. Ez dute nahi, oroitza minberaren ordez, arrazakeria sistemikoaren oinarrian diren ahanzmena eta memoriaren ezabaketa pentsamendu kasik natural bilakatu daitezen…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA