Itxaro Borda

Nomadak...

2025eko uztailaren 29a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hunkigarria da esplikatzea, lehen eta bigarren etxeen artean dabilen jende sinesgogorrari, humanitatearen historian zehar, bizidunok nomadak izan ginela, TX delakorik gabe! Sedentarioek, oraindik ere, nomadak gorrotatzen dituzte eta ez da Bibliako Kain eta Abelen parabolaraino joatearen beharrik, herra hori molekuletan idatzia dela baieztatzeko. XX. mendean hainbat populu bortxaz errotzeko neurriak hartu zituzten estatuek, Behe Nafarroako buhameekin egin zuten bezala duela mende erdia eskas: desagertu ziren betirako gure Manez handiak, Josefina piperoak eta Nakosa distiratsuak…

Gazako sarraskiaren olde berean, beste tragediarik ere gertatzen da Ekialde Hurbilean. Zisjordanian, adibidez, israeldar kolono buru-beroak saiatzen dira Jordan ibairen hegietan ardiekin dabiltzan beduino familiak erasotzen, lekuak ahalik lasterren hustu ditzaten. Kolonoek oihalezko etxolak erretzen dizkiete eta eraiki duten postu aitzinatu batetik tiroka ari zaizkie, Israelgo armadaren laguntza konplize eta isilarekin. Nomadek ez dituzte mugak ezagutzen. Jabetasunaren zentzurik ez duten arren, espazioak beraienak dira. Kontrola-egitura kapitalistak ez ditu gurbilak eta ibiltariak maite, alaina!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.