Onintza Enbeita
BIRA

Salerosian

2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Azokara itzuli naiz bost aste igaro eta gero. Autotik atera gabe izan dut lehen elkarrizketa. Atzo izandako gertaera batzuez galdetu didate lehenengo, eta nire hankaz gero. Hortik aurrera ehun aldiz azaldu dut zer gertatu zaidan. Azkar pasatu da goiza. Igarri orduko ez da inor falta izan galdetzeko. Beste egoera batean ito egingo nintzateke, baina azokan ez. Agianez da hala izango, baina konfiantza eta maitasun seinaletzat ere hartzen dut jendearen kezka. Betiko buelta egitean etxerako gauzak erosi ditut, eta dendakoek pozez hartu naute. Nire ingurukoek diote normala dela gastua eginez gero ondo hartzea. Egia izango da neurri batean. Eman egoerari buelta, ordea. Saltoki handietan ere egiten dugu gastua, baina bolada batean ez bagara joan, inork ez du gure faltarik hartzen. Badago ordezkatuko gaituen jendea. Alderantziz ere ez dugu kezkarik erakusten. Han egoten dira paparrean izenajarrita saltzaile saila, baina baten bat ez balego, ez genuke igarriko. Ez diegu zer moduz dauden galdetzen. Jakina, hori saltoki handietan: Internetez erosten dugunean, ez dakigu makinaren atzean inor dagoen ere.

Saldu eta erosten dugunean hartu-emanak sortzearen aldekoa naiz ni. Ez dute sakonak izan behar, baina gutxienez elkar zenbakitzat hartzen dugun pertsona bi ez izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.