Sareak espazio super aske gisa irudikatzen ditugu, dena egin daiteke bertan, moralaz harago, ongiaren eta gaizkiaren haraindian galtzeraino Nietzschek lerrakeen bezala! Baina moralinaz emokaturik datozkigu, eta badakizue nork edo zerk ordaintzen duen moralismo hertsi hori?Â
Emakumeen osagarria eta gorputza da zuzen pentsatzearen aldarean sakrifikatua, emaztea hondarrean, biologiaren eta pornografiaren bide-gurutzean kokatzen delako. Interneten, hitz-gako franko debekatuak dira, bereziki sexu femeninoari dagozkienak. Minbiziak larrutzen dituen bularrak, aluak, uteroak edota obarioak ezin dira zehazki aipatu zentsuraren gillotinapera erori gabe!Â
Herritarrek egitura numerikoak are gehiago kontsultatzen dituzte beraien osasun arazoekiko erantzun bila. Informazio eskasa da hor nagusi, hamar lerrotan laburbildua eta, haurren amoreagatik, eskuin muturreko influencer-en meneko. Shadow-banning horren gainditzeko, Munduko Medikuak erakundeak adibidez, e letra guziak hiru zenbakiaz ordezkatzen ditu: algoritmoek genero berdintasuna partida dute argiki, eta ez dira bakarrak!