Itxaro Borda

'The' plaza

2026ko urriaren 4a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maite dut San Izpirituko Errepublika plaza, errealki eta bistan dena metaforikoki. Auzoko jendeak bertako platanoen itzalean biltzen dira: hor dira euskaldun zapalak errautsez emokatu beren txapelekin, portugesak eta espainolak, Santiagoko bideko beilari taldeak, Afrikatik etorri ama familiakoak, burutik behera abaia beltzez jantzi eta islamik zurrunenera konbertitu emazte europarrak eta menturaz, arabar jatorrizko agnostiko zenbait ere.

Café Lafontaine kuirraren parean, iturri errepublikanoaren saihetsean, aspaldian ikusi gabeko lagunak agurtzen ditut berri txarrak eta berri onak trukatuz, behin aulkitan gurutzatu Maialen kantaria makuluekin zutik ibiltzen saiatzen ikusten dut irria ezpainetan, edo –igandeko kronika hau arras people dela daitort– Izarorekin, Olatz Salvadorrekin eta bakarrik kantan ari delarik xoratzen gaituen Olaia Intziarte baztandarrarekiko selfi baten hartzeko astia daukat, Alsace-Lorraine karrikara bihurtzen den espazio irekiaren izkinan.

Iruditzen zait batzuetan, ene naiftasunean, plaza honek Errepublika guzien eredua izan beharko lukeela...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA