Ainize Madariaga

Trans-jendea

2023ko abenduaren 1a
05:00
Entzun

Annie Ernauxek askatasun ufako azkarra sentitu zuen Pierre Bourdieuri esker. Soziologoaren Les Héritiers irakurri zuelarik «norberaren urraketa» sentitu zuen; izan ere, bat bederak bere bakardadean bizi lezakeen menperaketa prozesu soziologikoa azaldu baitzuen Bourdieuk. Egin ere, tanpez begi bistakoa egin zitzaion zanpatuaren eta zanpatzailearen arteko harremana. Geroztik, Ernauxek ez zuen gehiago berdin idatzi, eta bere idazketaren berezko osagaia bilakatu zen. Irakasteko moldea ere araberan egokitu zuen. Efektu askatzaile bortitza bizi izan zuen idazleak. Ororen buru, norberaren gutxiagotasun hori entelegatu baitzuen, ez zuen gehiago psikologiak edota norbanakotasunak azaltzen, funtsean, gutxiagotasun konplexu hori, arrazoi sozial objektiboek azaltzen zioten, norbanakotik at. Irakurleen klubetan bezala, Mikel Antza, bizitakoa partekatzen dugu zurekin, izan literatura, izan zanpaketa. Zu «transpertsonala» zara, –Ernauxen?– Bourdieuren arabera; zuhaur guhaurengan zarelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.