Itxaro Borda

Txapak amarru

2025eko maiatzaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Lotan zegoen euskararen lamia iratzarri da beraz Euskaraldiaren karietara. Hemendik aitzina, papoan belarri luze baten irudiarekiko txapa dakarren solaskidearekin gure euskal aho zabala irekitzera ausartzen ahalko gara, bestela, badakizu anderea, zaila da, ez dakigu parean duguna euskaraduna den ala ez, ez-jakintza horren aintzira gris horretara jauzi egitea arriskutsua baita. Nahiz eta egitasmoak haurtzen gaituen pixka bat, txapa horiek jantziko ditugu elkarrizketa anonimoak errazte aldera.

Euskararen etorkizuna segurtatzeko, hiru gauza egitera deituak gara, maizenean besta giro alkoholizatuetan: ongi pasatzera alabaina, dirua ausarki uztera eta manifestaldietan jende kopuruak osatzera. Egia da, hargatik, hizkuntza bat hitz eginez biziarazten dela eta elementu hau askotan ahanzten dugula gure ekintzaile bideetan. Ideiak garrantzia zerbait duenean eta denek ulertzeko gisan erdararen batera pasatzen gara. Azken urte hauetan, bilkura askotara jada itzultzaileak ekartzen dira, elebitasun modu bat segurtatzeko, euskarari ihes egin gabe... Baina, ondoan, laguna entzun dut: txapa papoan lotzeko da, ez botatzeko!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.