Itxaro Borda

Zazpi Jauziak

2025eko uztailaren 18a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iragan astean erraten nuen euskararen etorkizuna irudikatzeko unean, beldurtzen gaituzten hipotesiak marrazkitzea asko gustatzen zaigula. Alarmak jotzea ere bai. Eta ez beti molderik zurrunenean. Ildo horretatik, euskal kulturaren maskulinismorako joera kongenitalaren ezaugarriak plazaratu dira azken egunetan, Bardozeko auzapeza eta Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendaria den Maider Behotegiren ezintasun politikoa salatzeko orduan: bere dimisioa eskatu da, ahoak eman ahala, iruzurgile izatearen susmo larria leporatuz.

Alta, badakigu nola egin. Hitz egiteaz, idazteaz, ongi edo gaizki erabiltzeaz eta gozatzeaz, beste modurik ez da euskararen biharra segurtatzeko momentikoan. Botere publikoen parte hartze ezinbestekoarekin, alabaina. Karia horretara, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak herritarrak deitzen ditu heldu den igandean, uztailak 20an, Maulera, Donapaleura eta Baionara, euskararen alde, Zazpi Jauzi aldarrikatzaile ematera. Dantzariek mantra taumaturgo hau errepikatu dute: geldi euskara bigarren mailako hizkuntza bezala tratatzea... Lehentasunez euskaraz orain!

Hor nonbait aurkitzen gara?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.