martxelo otamendi

AEBak eta Europa: negoziazioa ez, inposaketa

2025eko uztailaren 30a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bukatu da, oraingoz, muga zergak direla-eta AEBen eta Europako Batasunaren artean izandako negoziazioa. Eta AEBen garaipen handi batekin bukatu da, akordioaren puntu nagusiek adierazten dutenez. AEBek %15eko muga zergak ezarriko dizkiete Europatik sartuko diren produktuei, Europak dirutza xahutuko du AEBen energia erosten —650.000 milioi euro—, eta beste horrenbeste inbertituko du AEBei armak erosten. Zer irabazi du Europak negoziazio horretan? Ezer ez.

Europako Batasuneko negoziatzaile nagusi Ursula von der Leyen kenduta, inongo buruzagi europarrik ez da agertu akordioaren alde orain arte; eta ikusi besterik ez zegoen Von der Leyenek Eskozian Donald Trumpekin akordioa —inposizioa— aurkezteko ekitaldian erakusten zuen aurpegi goibela. Ez zegoen oso pozik sinatutakoarekin.

Von der Leyenek adierazi du merkataritza gerra eragozteko onartu dituela AEBek ezarritako baldintzak, Trumpen beldurraren diplomaziaren ondorioak larriagoak izango ziratekeelako. Trumpek oso ondo probestu du Europako Batasunak negoziazio horietan erakusten duen zulo ikaragarria; handixeagoa da AEBetako ekonomia Europako Batasunekoa baino, baina Trumpek AEB guztien izenean negoziatzen du, ahots batez, eta Von der Leyenek, berriz, interes desberdinak dituzten 27 estaturen izenean.

Europak ahulezia hori konpontzen ez duen bitartean…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.