martxelo otamendi

Akordio garaia?

2024ko urtarrilaren 26a
05:00
Entzun

Ezinezkoa ematen zuena jazo da Gasteizko Udalean, 2024ko aurrekontuetan ados jarri baitira PSE, alkatetza daukana, EAJ eta EH Bildu, hiriburuan azken udal hauteskundeak irabazi zituena.

Ez da izango kasualitatea EH Bilduren lehendakarigai Pello Otxandianok egunotan adieraztea beren borondatea dela garrantzi handiko gaietan akordio zabalak lantzea EAJrekin eta PSErekin, eta hori esaten ari zen bitartean bere koaliziokideak aurrekontuak adosten jardutea beste bi alderdiekin. Sinkronizazioa mezuen eta gertaeren artean.

Beste herri erakundeetako agintari bat baino gehiago jarriko da jeloskor ikustean Gasteizen EH Bildurekin posible izan dena ezinezkoa izan dela haiek buru diren erakundeetan. Eusko Jaurlaritza izan liteke horietako bat; aurrekontuak negoziatzeko orduan —15.000 milioi 2024rako— leporatu izan diote EH Bilduri negoziazio bilerara aurrez erabakitako ezezko politikoarekin sartzea, eta jarrera berarekin irtetea.

Antzekoa gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024ko aurrekontu proiektuarekin; ezin izan dituzte onartu, foru gobernuan dauden EAJk eta PSEk ez daukatelako gehiengoa Batzar Nagusietan.

Nork egin du jokabide aldaketa, EH Bilduk, edo EAJk eta PSEk? Puntuala da edo aro berri baten abiapuntua?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.