martxelo otamendi

Aroztegia eta prozesu parte hartzaileak

2025eko maiatzaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Prozesu parte hartzaileak modan daude azken urteotan euskal administrazioetan, aldundietan eta udaletan batik bat. Gobernantza eredu berriaren zutabe nagusietako bat dira, baina ez dituzte erakunde guztiek pasio eta eskuzabaltasun berarekin antolatzen. Batzuek sinetsita egiten dute, eta beste batzuek, hala egitea tokatzen delako orain.

Prozesu parte hartzaileak ez dira abian jartzen jokoan asko dagoenean eta interes ekonomiko pribatu handiak dauzkaten egitasmoak direnean, hau da, A motako egitasmoak direnean, filmak sailkatzeko A eta B terminologia zutabe honetara ekarrita. Aldiz, B sailekoak badira, bai, baina ez beti.

Nafarroako Gobernuak, duela urte batzuk, Baztango herritarrak eta bertako erakundeak sumindu zituen makroproiektua egiteko baimena eman zuen: 225 etxebizitza, 135 logelako hotel bat eta golf zelai handi bat. Naturaren erdian. Gobernuak proiektu horretan ez zuen sustatu prozesu parte hartzailerik, bazekien eta galdu egingo zuela.

Herritarrek kalera jo zuten protestak egin eta obra gelditzeko. Prozesu luze baten ondorioz, zazpi herritar epaitu dituzte egunotan txantxetakoa ez den akusazioarekin: talde kriminala osatzea. Fiskaltzak, horrelakoetan ohi duenez, bat egin du eraikitzaileekin.

Garesti ordaintzen da erakundeen A mailako egitasmoetan prozesu parte hartzaileak exijitzea. Aroztegikoan, nonbait, ez zen tokatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.