martxelo otamendi

Arzalluz eta petrolioa

2023ko abenduaren 6a
05:00
Entzun

Esaldi borobil eta oihartzun handia sortzen zutenak bota zalea zen Xabier Arzalluz jelkideen burua. Baina eduki zuen bat, denborarekin, oso ondo utzi ez zuena. Iberduerok herritarren oposizio handiarekin gure lurraldean lau zentral nuklear —Lemoiz, Ispaster-Ea, Deba eta Tutera— eraiki nahi zituen garaia zen. Lemoizkoa izan zen gauzatu zen bakarra, eraikina ia erabat bukatzeraino iritsi baitziren.

Eztabaida hartan, harritzarra bezala erori zen Arzalluzek 1981ean Lemoizko zentralaren alde esan zuena: «Zentral hori gabe azak jaten eta kandelarekin argiztatzen biziko gara».

Antzeko baieztapena entzun diogu Dubain klima aldaketari buruzko COP28 mundu batzarra hasi baino egun batzuk lehenago Arabiar Emirerri Batuetako Industria ministro Sultan al-Jaberri. Industrian ministro izateaz gain, bere herriko ADNOC gas eta petrolio enpresa estatalaren kontseilari ordezkaria da. Esan zuen ez zegoela ebidentzia zientifikorik lotzeko klima aldaketa erregai fosilen kontsumoarekin, eta erregai fosilak kenduz gero: «Mundua berriro kobazuloetara eramatea litzateke». Atzera egin behar izan zuen ministroak.

Nori bururatzen zaio tortura desagertzeko mundu batzarra Jorge Videla diktadorearen Argentinan egitea?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.