martxelo otamendi

EAJren hegemonia

2024ko otsailaren 24a
05:00
Entzun

Kosta da, baina badakigu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen eguna. Apirilaren hirugarren igandean izango dira, Iñigo Urkulluk, legeak eskumen logiko hori ematen diolako, erabakita. Data noiz izango zen espekulazio gehien sortu duten hauteskundeak izango dira seguru asko, Europako Legebiltzarrekoek muga —politikoa ezen ez legala— ezartzen zuten atzetik, Galiziakoak aurreratuta zeuden eta, tartean, Aste Santua.

Topikoan erortzea litzateke esatea legebiltzar horretarako aspaldiko hauteskunderik interesgarrienak direla, baina azken urteetan aurreneko aldiz bi alderdi —EAJ eta EH Bildu— iritsiko dira horren berdinduta kanpainaurrera; duela lau urteko emaitzak kontuan hartuta —EAJk 31 eta EH Bilduk 21—, beheranzko joerarekin lehena, eta goranzkoarekin bigarrena. Bidean topo egitera iritsiko ote diren da hauteskunde horietan jakin-min gehien sortzen duen puntua. Hauskaitza ematen zuen EAJren hegemonia arriskuan egon liteke apirilaren 21ean.

Emaitza edozein dela, ez du irauliko ezarrita dagoen xake taula: EAJren eta PSEren arteko lehentasunezko akordioa. Baina, politikoki, ez da gauza bera lehendakari edo alkate izatea hauteskundeak irabazita edo galduta. Ez EAJrentzat Jaurlaritzan, ezta EH Bildurentzat ere udaletan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.