martxelo otamendi

Eurovision, Europaren hipokrisia

2025eko maiatzaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Nork esango zion zutabegile honi egunen baten Eurovision jaialdi garaiz kanpokoari buruz ere idatzi beharko zuela... Bada, ikuskizun horretan ere, Europa ezin ezkutaturik dabil Israel estatu genozidarekin daukan mendekotasuna. Ez du egin nahi Israelgo Gobernuak maiteko ez duen ezer, edozer gauza antolatzen duela ere helburu nagusietako bat Israel eroso sentitzea da.

Suitzan jokatu zen aurtengo Eurovision, larunbatean, eta, iaz legez, Israelen parte hartzeak eztabaida sortu du aurten ere. Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean, Europako herrialde gehienek ondo ikusi zuten Moskuri debekatzea kirol txapelketetan parte hartzea, kluben txapelketetan eta selekzioen txapelketetan: Parisko iazko Olinpiar Jokoetan, Txapeldunen Ligan futbolean, Euroligan saskibaloian... Errusiak debekatuta dauka Eurovisionen parte hartzea ere. Merezita.

Europak ez du berdin jokatzen Israelekin, Eurovisionen parte hartzen uzten dio, nahiz herrialde horrek askoz hildako gehiago (60.000) eta askoz txikizio handiagoa eragin Gazan, Errusiak Ukrainan baino.

Gutxienez, Espainiako telebista publikoak «justizia eta bakea Palestinarentzat» zioen esaldia erakutsi zuen, eta Belgikakoak, ausartagoa izanda, eten egin zuen emisioa Israelgo kantariaren denboran, eta Israelen giza eskubideen urraketa gaitzesten zuen esaldi bat erakutsi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.