martxelo otamendi

Euskal Konfederazioa haserre

2025eko uztailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aspaldi piztu zituen argi gorriak Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile nagusiak biltzen dituen Euskal Konfederazioak, atzeraka egiten ari baita euskararen ezagutza lurralde horretan. Hizkuntza bat berreskuratzeko dauden hiru bideek —familia, eskola eta helduen euskalduntzea— egoera estuan egiten duten lan handia ez da nahikoa galera gelditu eta beheranzko joera iraultzeko. Euskalgintzak urteak daramatza aurre egiten ahalik eta gutxien laguntzen duen Frantziako administrazio publikoari eta Ipar Euskal Herrian daukan antenari, Euskararen Erakunde Publikoari.

Astelehenean planto egin zuen euskalgintzak, Paris beste behin adarra jotzen ari zaiela ohartuta. Planto egiteaz gain, salaketaren tonua ere igo zuen Euskal Konfederazioak; EEPren lehendakari Maider Behotegirekiko konfiantza guztiz urratzear dagoela adierazi zuten, argitzen ez bada zein izan den bere jokabidea 2025eko aurrekontuak —laguntzak, beraz—, erabakitzeko orduan.

Haserrea noraino iristen ari den adierazgarri, «jukutria» hitza erabili zuen euskalgintzak haiekin eta euskararen aldeko lanarekin egiten ari direna salatzeko.

Euskarari urgentziaz behar duen bizkorraldia emateko plan integrala eskatu du behin eta berriro Euskal Konfederazioak. Bada garaia diru laguntza puntualen arotik egitasmo sendoen arora iragateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.