martxelo otamendi

Ezkerreko koalizioa Espainiakoetan?

2025eko uztailaren 24a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Udako meloietako bat zabaldu zuen asteartean ERCk Espainiako Kongresuan daukan bozeramaile Gabriel Rufianek, azaldu baitzuen Espainiako hurrengo hauteskundeetarako mesedegarria litzatekeela «fronte plurinazional» bat osatzea, Europako azken hauteskundeetara aurkeztu zen Orain Errepublikak koalizioaren formula errepikatuz: ERC, Bildu, BNG eta Ara Més. Ezin da jakin proposamena Rufianen ateraldi bat izan den, edo ERC alderdiko sektore baten babesa daukan. Badakiguna da alderdiko bozeramaile Ester Capella berehala atera zela esanez Rufianen proposamena ez dagoela mahai gainean. Oraingoz.

Zer helburu dauka Rufianen egitasmoak? PSOEren ezkerretara herrialde horietan Sumarren eta Podemosen lehiak sortzen dien nekearen ondorioz umezurtz geratzen ari diren boto emaileak Orain Errepublikak koaliziora biltzea haien boto baliagarria, aise aurreikus baitaiteke ezkerreko bi talde horiek —horrela diote inkestek— emaitza txarrak aterako dituztela, aurreratzen ez badira, 2027an egingo diren hauteskundeetan.

Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiak egoera txarrean daude, eta, PSOEren eskandaluen ondorioz, ez dute errentagarri bihurtzen egin dituzten politika aurrerakoiak. Arazo larri bat daukate boto emaileei eusteko, eta ezkerrak krisian dagoenean hauteskunde egunean etxean geratzeko joera du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.