martxelo otamendi

Hiruko pilota selekzioa, zazpikoa nahi

2025eko maiatzaren 31
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Jokalariek beraiek, klubek, erakundeek eta zaleek eskatuta, eta urteetan Espainiako Euskal Pilota Federazioak jarritako oztopoei etsi gabe, astelehenean ikusiko ditugu euskal pilotariak aurreneko aldiz txapelketa ofizial batean jokatzen. Gernikan izango da.

Hurrengo Munduko Euskal Pilota Txapelketa Argentinan izango da, 2026an, eta Gernikan jokatuko dute zesta-puntako sailkapen fasea, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Udazkenean jokatuko dituzte, Bilbon, sailkatzeko beste partidak. Ez dago dudarik Gernikan jokatuko diren kanporaketetan euskal puntistek lortuko dituztela Argentinarako tiketak.

Egun handia da biharkoa, nahiz oraindik selekzio horretan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pilotariak bakarrik ariko diren. Ahal den azkarren konpondu beharreko defizita. Zain baikaude oraindik noiz beteko den 1979ko Euskadiko Autonomia Estatutuaren kanpainan batzuek iragarri zuten «Estatutuarekin Nafarroa Euskadin» hura.

Espainiako Federazioak bi bide dauzka Euskadiko Selekzioaren parte hartzea eragozteko: bide judiziala, eta, horrek huts egiten badu, euskal pilotariei diru kopuru ederrak ematea Espainiakoarekin joka dezaten. Egin ditu eskaintzak. 15.000 milioiko aurrekontua daukan Eusko Jaurlaritzak edukiko ahal du dirua, eta ausardia, eskaintza horiek hobetzeko.

Eskerrik asko ESAIT, urteetan egindako lanagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.