martxelo otamendi

Jarrera aldaketa Segurtasun Sailean?

2025eko maiatzaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Errekaldeko Etxarri II gaztetxea hustean Ertzaintzak eduki zuen esku hartzearen gaineko argibideak eman zituen herenegun Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak. Esan gabe doa —horrela erakutsi digute sail horretako arduradunek hamarkadotan— ez direla ondo uztartu ohi argibidea eta Barne eta Segurtasun saila kontzeptuak. Gaitz endemikoa, eta korporatiboa, izan da hori Jaurlaritzaren sail horretan. Sailburuak beti agertu izan dira ertzainek egindakoa defendatzen, baita defendaezina zen hori esaten ere: ertzainek ez zuten sekula ezer gaizki egiten, ertzainek ez zuten sekula torturatu… Barne ikerketa garbia, exijentea eta inpartziala egiteko oso borondate gutxi erakutsi dute ertzainen arduradun politikoek urteotan.

Badirudi beste jokabide bat, egiatik gertuagokoa, eduki nahi duela sail horretako arduradun Bingen Zupiriak, herenegun Eusko Legebiltzarrean egin zuen mintzalditik ondoriozta daitekeenez. Zupiriak aitortu egin zuen balitekeela desegokia izatea Etxarri II gaztetxea husteko operazioan istiluetan parte hartzen ari ez zen herritar bati foam bala bat jaurtita barrabil bat galarazi zion ertzainaren jokabidea. 

Legebiltzarrak, EAJren babesarekin, gomazko pilotak kentzeko eskatu zion Jaurlaritzari 2015ean. Hamar urte pasatu arren, Zupiriak herenegun onartu zuen Ertzaintzak erabilgarri dauzkala oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.