martxelo otamendi

Kalean gora, kalean behera zezenak

2025eko uztailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aldiro sortzen da zezenekin egiten diren ekitaldien zuzentasunaren eztabaida: entzierroak, zezenketak, sokamuturrak, errekortariak...

Hiru iritzi nagusi daude eztabaida horretan. Lehena, zezenak bakean utzi behar dira, eta zezenak tartean dauden ekitaldi oro debekatu behar dira. Bigarrena, graduatzailea, zezenketak debekatzearen aldekoa da, zezenari sekulakoak pairarazten dizkiotelako, baina ez arestian aipatutako beste ekitaldiek. Hirugarrena dena baimentzearen aldekoa da.

Gauza jakina da etorkizuna ez datorrela oso zezenketa zalea, jaisten ari baita zezenketen zaletasuna, eta gazteak ez daudelako prest erreleboa hartzeko.

Kolonbian duela oso gutxi debekatu dituzte zezenketak, eta gauza bera egin zuen Kataluniak 2010ean. Gure inguruko udal batzuek, debekatu barik, laguntza publikoa ukatu diete antolatzaileei, jakinda, ondorioz, zezenketak jausi egingo zirela festetako egitarauetatik.

Zer egin, beraz, bigantxekin egiten diren ekitaldiekin? Debekatzearen aldekoek argudiatzen dute bigantxek estresa jasaten dutela, eta debekatu egin behar direla. Egiten uztearen aldekoek diote bigantxen pairamena ez dela horrenbesterako, eta ez dagoela arrazoirik debekatzeko. Zaila dago topagunea.

Uda da, lauhankadunekin ekitaldiak egiteko tenorea, eta baita eztabaidari ekitekoa ere.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.