martxelo otamendi

Katalunia, urtebete Illarekin

2025eko maiatzaren 14a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Iazkoa hauteskunde urte fatidikoa izan zen Kataluniako alderdi independentistentzat, azken urteotan Kataluniako Legebiltzarrean eduki zuten gehiengoa galdu zutelako. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, Juntsek hiru eserleku irabazi zituen; ERCk 13 galdu zituen, eta CUPek, beste bost. Kataluniako Parlamentura aurreneko aldiz aurkeztu zen AC Aliantza Katalana alderdi independentziazale eta xenofoboak, eta bi lortu zituen. Denen eserlekuak batuta ere (61), ez ziren iritsi gehiengoaren marra adierazten duen 68ra. Orduz geroztik, Kataluniako independentziaren aldeko alderdiek ezin dute «Kataluniako gehiengoaren izenean» hitz egin. 

«Sozialistok gaudenetik Katalunia baketu dugu, eta arazo bat izateari utzi dio»; hori da Kataluniako eta Espainiako sozialistek behin eta berriro errepikatzen dutena, eta independentziazaleak sutzen dituena. Baina independentziazaleek haiek bakarrik galdu zuten gehiengoa, haien demeritua izan zen; bereziki Juntsen eta ERCren arteko etengabeko xextra sendaezina. Ondorioz, Salvador Illa sozialista da lehendakaria.

CEO da Kataluniako inkestak egiten dituen erakunde publikoa. Azken hauteskunde inkestaren arabera, Aliantza Katalanak orain dauzkan bi eserleku nabarmen gainditu eta 10 lortuko lituzke; noren kontura? Juntsen kontura.

AC sortu baino lehenago zaila bazen independentziazaleen elkarlana, ezinezkoa izango da gorantz doan AC tartean dela.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.