martxelo otamendi

Musk, demokraten ‘aliatua’

2025eko uztailaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

AEBetako azken hauteskundeen ondorioz burua altxatu eta aukera garailea eskaini ezinik dabiltzan demokratek zulotik ateratzen lagun diezaiekeen albistea jaso zuten larunbatean: Elon Muskek alderdi politikoa sortu du. 
1992ko hauteskundeetan, aspaldiko partez, bi barik hiru hautagai sendo egon ziren: George H. W. Bush, Bush aita, errepublikanoekin berriro presidente izateko aurkeztu zena —1998an irabazita lortu zuen presidentetza—; Bill Clinton demokraten hautagai ezezaguna, ordura arte Arkansaseko gobernadore zena; eta, errepublikanoekin haserre zegoen Ross Perot enpresari texastarra.

Perotek, botoen %19 bereganatuta —ia denak Bush errepublikanoari kenduta—, zatitu egin zuen errepublikanoen botoa, eta nahiko erraz jarri zion garaipena Bill Clintoni. Perot aurkeztu izan ez balitz, inork ez zuen dudatan jarriko Bush aitak segituko zukeela Etxe Zurian.

Perotek lortu zuen antzeko ondorioa eragin lezake Muskek alderdia osatu eta 2028an egingo diren presidentetzarako hauteskundeetara aurkezten bada —iraungo ote dio ideiak ordura arte?—, zatitu egingo du errepublikanoen botoa, eta, ondorioz, asko erraztuko die garaipena presidentegaia nor izan litekeen jakiteko oraindik seinalerik eman ez duten demokratei.

Musk madarikatzen urtebete igaro ondoren, demokrata aberatsak berriro hasiko dira Musken Tesla auto elektriko garestiak erosten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.