martxelo otamendi

Pedro Sanchez, gero eta larriago

2025eko ekainaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ba ote zekien PPko presidente Alberto Nuñez Feijook, Espainiako presidente Pedro Sanchezi egunotan behin eta berriro eskatu dionean dimisioa emateko eta hauteskundeak aurreratzeko, Santos Cerdan PSOEko buruzagi nafarraren hizketaldi susmagarriak eta esanguratsuak grabatuta zeudela? Eta ez du ematen Feijoo zenik horren berri zeukan bakarra, PPko eledun bat baino gehiago entzun baitugu Cerdani galdetzen ea prest zegoen zetorkionari aurre egiteko. Lepoan zeukan soka estutzearen ondorioz, dimisioa eman du: PSOEren Antolakuntza idazkari izateari utzi dio, eta diputatu aktari uko egin. Forudun pribilegioa galduta, justizia arruntak ikertuko du delitua egin duen edo ez.

Cerdanek beste behin esan du ez duela deliturik egin eta errugabea dela. Betiko formula erabili du: dimisioa eman du ez dielako minik eragin nahi ez alderdiari ezta gobernuari ere.

Cerdani bezala estutu zaio lepoko soka Pedro Sanchez Espainiako presidenteari. Sanchezek argudiatuko du Cerdan ez dagoela gobernuan. Desberdinak al dira Mariano Rajoyren kargugabetzea eragin zuen zentsura mozioa eta Cerdanekin sortu den egoera? 

Rajoyrekin justiziak esan zuen PPk B kutxa zeukala ustelkeriaren dirua gordetzeko. Cerdanen kasuan, ustelkeria izan bada, dirua berarentzat izan da, ez alderdiarentzat.

Zein untxi aterako du Sanchezek kapela luzetik?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.