martxelo otamendi

Sahara osoa liburu batean

2023ko abenduaren 8a
05:00
Entzun

Etengabe luzatzea da gatazka bati jazo dakiokeen gauzarik txarrena; zenbat eta gehiago luzatu orduan eta arrisku handiagoa baitauka komunikabideetako eskaletan postuak galtzen joateko. Azken gatazkei begiratu besterik ez dago: Errusiak Ukrainan egin zuen inbasioa, eta Israelek Palestinan egin duena. Bi kasuetan, arreta handia bereganatu zuten hasieran, denborarekin ahultzen joan dena. Hori ederki daki inbaditzaileak. Denborak haren alde jokatzen du, eta, komunikabideek kamerak jaso eta argiak itzaltzen dituztenean, eskuak libre edukiko ditu nahi duena egiten segitzeko.

Egoera horretan urteak daramatzan gatazka bat —ez da bakarra Afrikan— Marokok 1975ean Saharan egin zuen inbasio militarra da. Milaka eta milaka sahararrek ihes egin behar izan zuten basamortuan barrena, Aljeriak Tinduf inguruan utzitako lurretan kanpamentu hiriak eraikiz.

Mende erdia iraun duen inbasioa presente eduki dezagun, Fronte Polisarioaren 50. urtebetetzeko opari, oso egokia da kazetaritza pausatua eta landua sustatzen duen Aleka bildumaren barruan egunkari honetako kazetari Kristina Berasainek kaleratu berria duen Sahara, herri bat erresistentzian liburu bikaina.

Sahararen iragana eta oraina azaltzen dituen Petit Larousse korala.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.