martxelo otamendi

Trump, Harvardetik Kaliforniara

2025eko ekainaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Donald Trumpek ez du bere politikei aurre egingo dien inor nahi, eta prest dago arerioak suntsitzeko, izan unibertsitateak, gobernadore demokratak, epaileak… Gaizkiaren aurkako gurutzadan, izen handiko Harvardeko Unibertsitateari laguntzak murriztu dizkio, atzerriko ikasleak —ikasleriaren %27— hartzea debekatu dio, eta unibertsitatearen politika aurrerazalea aldatu ezean larrutik ordainduko duen mehatxua egin dio.

Kaliforniako estatua da gurutzadaren hurrengo geldialdia. Independentea balitz munduko aurreneko hamar potentzia ekonomikoetan egongo litzateke, eta zulo handia egingo lioke AEBetako ekonomiari. Diru gehiago ematen baitio Washingtongo kutxari, kutxak itzultzen diona baino.

Egunak daramatzate Los Angelesen bizi diren paperik gabeko latinoek —milioi bat inguru denetara— kalean borrokan Trumpen migrazio legeen aurka, nahiago dutelako borroka egin haien herrialde txiroetara itzultzea baino.

Kaliforniako gobernadore demokratak, Gavin Newsomek, aurre egin dio Trumpi, eta uko egin dio bere eskumeneko Guardia Nazionala mobilizatzeari. Trumpek eskumena kendu eta nazionalizatu egin du Guardia Nazionala, gobernadorea atxilotzeko mehatxua egitearekin batera.

Asko dauka jokoan Trumpek egunotan Los Angelesen. Istiluak baliatu nahi ditu indarra erakutsi eta demokratak gaizkileen babesle direla salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.