martxelo otamendi

'Új Szó', 75 urte hungarieraz

2023ko abenduaren 02a
05:00
Entzun

Paperezko egunkarien etorkizuna etengabeko zalantzan dagoen garaiotan, urtebetetzeak inoiz baino ozenago ospatu behar dira. Zoritxarraren igarleek aspaldi lurperatu zituzten paperezko egunkariak; haien iragarpenak betez gero, oso egunkari gutxi egongo ziren oraindik kioskoetan eta harpidedunen postontzietan. Etorriko da, agian, egun hori, baina ez da oraindik iritsi.

Komunikabide bat ez da ezer berarekin identifikatuko ez den komunitaterik gabe, eta alderantziz ere formula dezakegu ekuazioa: zer da komunitate bat trinkotuko duen komunikabiderik gabe?

Eslovakian aspaldi bizi den komunitate hungariarraren hungarierazko komunikabide nagusia da Új Szó, paperean eta sarean. Komunitate hori bezalako kasu asko daude Europan. Garai bateko erresumen eta inperioen desegitearen ondorioz, sortu ziren estatu berrietatik kanpo, beste estatu batean alegia, bizi diren komunitate asko daude gure kontinentean: hungariarrak Eslovakian eta Errumanian, daniarrak Alemanian eta alderantziz, esloveniarrak eta austriarrak Italian, suediarrak Finlandian...

Atzo, Bratislavan, merezi bezalako festarekin ospatu genuen MIDASeko kideok Új Szó-k 75 urte hauetan egindako lan bikaina.

Zorionak, Edita Slezáková zuzendaria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.