martxelo otamendi

Vox eta PP valentzieraren aurka

2025eko uztailaren 4a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Alacanteko udalbatzan duela egun gutxi gertatutakoa paradigmatikoa da aurreikusteko zer arrisku jasaten dituzten estatalak ez diren hizkuntzek eskuin muturra gobernuetara iristen denean.

Castello eta Valentzia herrialdeekin batera osatzen du Alacantek Valentzia, hango hizkuntzan País Valencià esaten diotena. Alacant da hiru lurraldeetan valentziera, katalanaren aldaki dialektala, gutxien hitz egiten den lurraldea, seguru asko hura delako hiztun multzoaren muinetik urrutien dagoena.

Alacant hirian, Voxek hainbat baldintza jarri dizkio alkatetza daukan alderdiari, hau da, PPri gehiengoa osatzen laguntzearen truke. Baldintza horietako batek sumindu egin ditu lurraldean eta hiriburuan valentziera zabaltzeko ahaleginetan diharduten taldeak. Valentziera ahulen dagoen tokian, lagundu barik, burtzia sartu nahi diote.

Voxek lortu du udalak proposamen bat onartzea, alegia, hiriburuko udalbatzak Valentziako Gorteei eskatzea valentzieraren ezagutza eta erabilera sustatzen duen legea aldatu eta Alacant hiriburua hizkuntza babesteko eremutik ateratzeko. Aldaketa gauzatuko balitz —eta itxura guztia dauka aldatuko dutela, parlamentu horretan PPk eta Voxek gehiengoa osatzen dutelako—, hiriburuan bizi diren valentzieradunek ez lukete hizkuntza eskubiderik edukiko, ez administrazio publikoan, ez hezkuntzan, ez …

Hori ere badator eskuin muturretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.