martxelo otamendi

‘Williams sugetzarra’

2025eko uztailaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Bukatu da Nico Williams sugetzarra, iaz bezala, futbolzale askoren arreta bereganatu zuen albiste nagusia. Iaz ere berdin aritu zen williamsdarren anai txikia, Bartzelonara joango ote zen ibili zen egun dezentetan, azkenean, athleticzaleen pozerako, San Mamesen geratzeko. Williamsek, ez iazko udan ez aurtengoan, ez du ezkutatu Athletic utzi eta Bartzelonan jokatzeko gogoa; horrela izan ez balitz, errotik moztuko zukeen eztabaida eta isilduko zituen zurrumurruak. Aurten Bartzelonara joan ez bada, Barçak jokatzeko aukera arauzkoa bermatu ez diolako izan da; taldeak dauzkan arazo finantzarioek eragotzi egiten diotelako normaltasunez fitxaketa handiak egitea. Mugaren ondorioz, Williamsek hilabete batzuetan jokatu gabe geratzeko arriskua zeukan.

Athleticek, bizkor jokatuta, lotu du Williams; kontratua urte askotan luzatuta eta etete klausula 58 milioitik 87ra igarota. Bi urteotan jokalariak Bartzelonara joan nahi zuela argi utzita, ez da oso sinesgarria izan Bilbon geratuko dela jakinarazteko atzo egin zuen baieztapena: «Nahi dudan tokian nago, nire jendearekin».

Athleticzale asko haserre ibili dira asteotan Wiliamsen jokabidearekin, baina —horrelakoa da futbola— azkar pasatuko zaie haserrea gol bikainak sartzen hasten denean.

2035 arte egongo da Nico Williams Athleticen? Ez diote jarri klausula ordainezina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.