martxelo otamendi

Zertarako NATO?

2025eko ekainaren 26a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

NATOz ari garen bakoitzean komeni da gogoratzea PSOE Espainiako Gobernuan zegoela —ordura arte esandakoa irentsiz— 1986an egindako erreferendumean hego euskal herritarrok ezezkoa eman geniola erakunde armatu horretan sartzeari: %60rekin irabazi zuen ezezkoak, eta Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan irabazi zuen.

Hagan egin du egunotan NATOk batzarra, helburu bakar batekin: AEBetako presidente Donald Trumpen eta haren negozio lagunen apeta betetzea, kideek gastu militarra igotzea lagunek diru gehiago irabazteko. Trump lehen agintaldian —2017tik 2021era— saiatu zen NATOko kideek haien defentsa gastuak aurrekontu nagusien %5era igo zitzaten, baina ez zuen lortu. Bide beretik jo zuen ondorengo presidenteak, Joe Biden demokratak, eta hark ere porrot egin zuen. 

Bigarrengo presidentetzan, aurreko ikasgaia ondo ikasita, Trumpen biderkatu egin ditu kide atlantikoei egindako presioak, eta ematen du Hagan gobernu gehienek onartu dutela  %5erako igoera kaltegarria. Diru gutxiago gastu sozialerako. Espainiak dezente gutxiago gastatuko du, eta Trumpek atzo aurreratu zuen bide komertzialetik ordainaraziko diola, muga zergekin alegia.

Hagako batzarrean Europak beste behin erakutsi du ezintasun handia daukala AEBei segurtasun alternatiba burujabea eskaintzeko; ez du AEBek markatzen dioten morrontza bidetik atera nahi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.