Txerra Rodriguez.

Galizia, 11 iruditan

2026ko abuztuaren 28a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Galiziara sarritan joaten naiz eta, horregatik, galdetzen didate ea arbaso galiziarrak ditudan (ba ez, ez ditut). Denboraren poderioz, baina, lagun handiak egin ditut eta hori da asko joatearen arrazoia.

Hori eta Galizia asko maite dudala, noski. Hori ilustratzeko hamaika irudi (atzekoz aurrera garrantzian). Bat, A Guardan, euripean. Arineketan ibili, blai heldu eta hara! Lau andre kantetan olgetan, eguzkitakoen azpian. Bi, Santiagon, bertako batekin itsas datilak jatera joan, heldu eta ez dago (jatetxe onena ei zen horiek jateko, baina menuan ez zeuden!). Hiru, elkarrizketa bat egitera joan (bidean hiru biderrez galdu) eta elkarrizketatuak niri lehenago 45 minutukoa egin. Proba gainditu nuen, hori bai. Lau, Santiagon. Neure galiziera mordoiloarekin tragoak eskatu eta tipoak gaztelaniaz erantzun. Nik esaten diot: «Ikasten ari naiz», eta zuk gaztelaniaz erantzun? Mesedez. Nire lagun galiziarrak, flipatzen: hori hemen ez du inork egiten! Bost, Escaraboteko jaiak, txosnetan abadea meza ematen! Sei, herri berean. Gure atzean tipo bat galizieraz barra-barra, buelta eman eta eskumuturrean itzelezko piperpotoa. Zazpi, gaueko bederatziak pasa eta edozein hondartza sano betea. Zortzi, ia edozein jatetxetan: bertako platerak (bertako produktuekin egiten diren, hori beste kontu bat da), zorza, enpanada, churrasco-a... Bederatzi, ia 1.000 hondartza. Hamar, bertako jendea eta euren abegi ona. Hamaika, beste mila pasadizo eta anekdota. Itzuliko naiz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA