Iban Zaldua.

Ustelkeriaren alde

2025eko abuztuaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ustelkeria politikoa deitoragarria da, noski. Asaldatu egiten gaitu, eta irmo kondenatu behar dugu, besterik ez genuen behar.

Kontua da demokraziek, historian zehar ezagutu ditugunek bederen, ustelkeria dosiren bat pairatu behar izaten dutela (eta, noizean behin, haren aurkako borrokan neurri eredugarriak hartzeko premiatuta daudela).

Halakoetan Stanley Kubrick zuzendariaren Spartacus (1960) filmaren eszena batez oroitzen naiz. Senatuko eztabaida batean, patrizio batek Marko Lizinio Krasoren goraipamena egin du, «ustelkeria errepublikarrera» makurtu ez den lider bakarra delakoan; jakina da Krasok ez diela Espartakoren aldeko esklaboei inolako irtenbiderik utzi nahi, eta matxinada aitzakia gisa probestu nahi duela diktadura ezartzeko. Senpronio Grakok (Charles Laughton aktoreak zoragarriki gorpuztuta) honela erantzuten dio: «Ustelkeria errepublikar pixka bat jasan dezaket, askatasun errepublikar pixka batez lagunduta badator. Baina ez dut onartuko Krasoren diktadura eta batere askatasunik eza!». Grako, Kraso estua ez bezala, politikari sinpatiko, malgu eta (pixka bat) ustela da, zer esanik ez.

Diktadurak baitira ustelkeriarik ezagutzen ez duten erregimen politiko bakarrak. Ez haietan ustelkeriarik ez dagoelako (erregimen ustelenak dira beti, Trumpen jitea gero eta argiago uzten ari den bezala), gardentasunik eta fiskalizaziorik onartzen ez dutelako baizik.

Kontuz ibili behar da ustelkeriaren aurkako aldarri jakin batzuekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.