Aner Euzkitze.
MELE

Elegante versus polit

2023ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
Elegante geratu zain galdera-sorta, Maialen. Bo, elegante... edo ondo, edo zehatz, edo ez zekinat ba. Hitzak desneutrotzen aritzen garenero geratzen zaigun azkenean beste hitz batzuk hautatzeko behar urgentea, ondo edo zehatz hizkuntzaren galbahe balorizatzailetik pasatu gabeko hitzak balira bezala. Jakina dun ez direla gramatikalak hiztegiko kategoria bakarrak.

Total, argi dagoena dun ez dagoela Erriberan zerbeza baxoerdiak eskatzen aritu beharrik tragoek arrastoa uzteko. Ez zekinat neuk elegantea izan nahi dudan, naizen edo naitekeen ere, elegantea zer zergatik den ulertzen ahalegindu nahiko nukeela baizik. Finean, elegantzia modus operandi jakin bat dela ulertuz gero, bai baitzekinat elegantetasuna esentzializatzen amaituko dugula, eta beraz, zenbaiti betiko ukatzen. Zer da ba elegantzia estetikaren hierarkizazioa ez bada, eta zer estetika kapital sozio-politikoa ez bada? Beti sinetsiko dinat Samantharengan: ┬źItsustasuna da edertasun berria┬╗.

Eta hik zer ulertzen dun elegantetzat? Noiz sentitzen haiz elegante? Noren artean? Zer da eleganteagoa: aditza esaldiaren amaieran jartzea ala aditza esaldiaren amaieran jartzen duena? Elegantzia, seguruenik, ez dun izango elegantzian sinestea besterik, tresna erregulatzaile bat gehiago, daitekeenaren eta ez daitekeenaren arteko beste adjektibo bat baino ez. Eleganteena elegantzia traizionatzea izango dun orduan, eta batera egin beharko dinagu. Bazekinat hi ere hor egongo haizela.

A! Eta zer esan alkandora koloretsu ez-naturalaz, hautu estetiko publikoez, hitanoaren markaje zurrun honetaz... Bada, azken saio hartatik bueltan ere korritu zitzaidala rimmel hura, baina beste egun baterako utziko dinagu, ez dun elegantea-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.