Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Gillotina

2013ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patrick Dallennes Baionako suprefeta berriak, Hendaiako Herriko Etxeak Seaskari laguntzearen kontra erabilitako argudio nagusia: «Eskola publikoa diru publikoarekin eraikitzen da; eskola pribatua, diru pribatuarekin».

Eskola publikoak bere betebehar publikoari uko egiten ziolako jaio zen Seaska ekimen pribatua. Euskara eskola publikoetako zutabeetako bat izan ordez, eskola publikoak euskara buru-mingainik gabe uzteko gillotina tzarrak direlako sortu zuten Seaska ekimen pribatua. Kultur onura publiko bat defendatzeko —zein kultur onura publikoagoa, hizkuntza bat baino!— jarri zituen Seaskak dirua eta ahalegin pribatuak. Eskola publikoak seme-alaben eskubide publikoak ziurtatzen ez zituelako ekin behar izan zion Seaskak legez publikoa behar lukeen ekimen pribatuari.

Herri oso baten nortasuna eskola publikoetako frantseste oro berdintzailean itotzen ari zelako, horregatik jaio zen Seaska ekimen pribatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.