Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Giltzarria

2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dakit orain baden halako ohiturarik, baina orain urte batzuk leitmotiv eta hitz giltzarrien bila ibiltzen ginen maite genituen nobeletan. Etsipena izango zen nobela bateko hitz klabea, eguzki-sapa beste batekoa, inkomunikazioa izango zen beste nobela hartako hitz errepikatuena. Leturiaren egunkari izkutua irakurri genuenean, ez genuen hitz errepikatuenaren bila hasi beharrik: bakar hitza eta haren aldaerak (bakarrik, bakarti, bakardade…) ziren bertako protagonista. Orduko gure gustuko kanta batek ere bakardadea zuen giltzarri: bakardade handi bat neukan bihotzean…bakarrik zegok hura han bere zeruan… Godoten esperoan egoten heziak ginen, Baina Godot sekula agertzen ez. Bakarrik geunden, bakardadeak areagotu egiten zigun existentziaren zama. Existentziak goragalea ekarri zigun Sartrerekin. Munduan arrotz izaten ikasi genuen Camusekin…

Txillardegik abisatu bezala, bakarrik geunden Zerubiden.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.