andoni egana

Bitartean

2024ko martxoaren 31
05:00
Entzun

«Heriotzak maitale nau...» hitzekin hasten den kantu berri bat osatuko balu nire gustuko den artistaren batek, erne jarriko nintzaioke. Hasiera ona irudituko litzaidake. Iradokitzailea. Bere burua heriotzaren maitale zergatik aitortzen duen jakin egin nahiko nuke. Mundua jasangaitz zaiolako? Arriskua maite duelako? Baduelako uxatu ezineko ohitura ez-osasungarriren bat, heriotzara derrigor hurbilarazten duena? Benetan ari da heriotza laztantzen? «Heriotzak maitale nau...» entzun eta irudimena loratuko litzaidake. Baneukake lagun artistarentzat kantuaren izenburu ustez egokia ere: Zoria zori.

Baina gauzak zer diren. Ostegun Santuz entzun nuen oso antzeko esaldia gazteleraz, eta higuina baino ez zidan sortu. «Soy novio de la muerte»-ka kantuan ari ziren Malagan, harro, kokotsa bekokia bezain gora, Espainiako Armadaren Legiokoak, negargarria eta barregarriaren arteko muga xehe horren baitan. Ez zuen deus iradokitzailetik.

Aberri Eguna gaur. Herri ukatu izateak bihurtzen gaitu lehen ahapaldiko. Noizbait ukatuko ez gaituzten eguna iritsiko balitz, garena onartuko balitzaigu, bigarren ahapaldiko bihurtzearen arriskuak emango lidake beldurra. Baina horiek, tamalez, balizko etorkizun bateko balizko arazoak baino ez dira. Bitartean...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.