andoni egana
HITZ ETZANAK

Gazteleraz

2023ko azaroaren 04a
00:00
Entzun
Kirofanotik bueltan, anestesiaren eragina uxatzen zuen bitartean, erdaraz aritu zen jo eta fuego. Baita, inoiz ez bezala, nirekin ere. Alferrik zen hari euskaraz egitea, gazteleraz erantzuten zuen eta. Arrazoia ulertzen ahalegindu nintzen.Beldurra. Kirofanoari batetik,eta bestetik, eta batik bat, non eta leku horietan euskaraz egiteari. Espainiako gerra zibila sortu zen urtean jaio zen, eta oso barruan darama non ze hizkuntzatan egitera behartua dagoen.

Garaiak, zorionez, aldatu egin dira, ordea. Etorri ziren medikua eta mediku espezialista. Euskaldun-euskaldunak biak. Hurbildu ziren erizainak. Gehienak euskaldunak. Baita zeladoreren bat ere. Eta esan egin nion anestesiatik esnatzen ari zen hari, egiteko lasai euskaraz, han bazekitela. Que sí. Que muy bien. Que sentía la boca seca.

Euskararen normalizaziorako legeen aurkako oldarraldia burutu duten epaile eta politikariek ez daukate oraindik zertan kezkaturik. Arestian kontaturikoa batekoz bestera gertatzen denean, orduan bai. Gazteleraz bizitzeko ohitura izan, hautua egin eta kirofanotik bueltan euskaraz jo eta kean itzultzen direnean, kezkatzeko arrazoirik izango lukete. Baina horrelakorik ez da gertatuko. Hemen, oraindik, tamalez, euskara eskubidea (omen) da,eta gaztelera, premia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.